XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Han zegoen irribarrez Ezerretzailea.

- Egunon - esan zuten denek batera.

- Pentsatu duzuen guzti hori ezinezkoa da - esan zuen -.

- Egerlandek 30 bat mutil bildu ditu.

- Oraintxe ikusi ditut.

- Gainera, izugarrizko zarata aterako duzue eta polizia etorriko zaizue.

- Eta orduan bi ikastetxekoek jakingo dute - esan zuen Ulik dildilka * dildilka: tiritando-, eta Gabon aurreko egun hauetan izugarrizko iskanbila sortuko da.

Matthiasek zorrozki begiratu zion.

- Egia da - esan zuen Ulik -. Ez da nik beldurra dudalako, Matz.

- Zer aholkatzen diguzu zuk orduan?- galdetu zuen Martinek.

- Ikusten al duzue han parean dagoen orube * orube: etxeak egiteko lur-eremu edo terrenoa hura? Eskola konplementariokoei zuekin batera han biltzeko eskatuko diezue, eta duelu bat antola dezakezue.

- Zertarako ibili denok elkar joka? Aski da talde bakoitzetik borrokalari bat aukeratzea.

- Zuen taldekoak irabazten badu, Kreuzkamm askatu egin beharko dute.

- Eta besteak irabazten badu?- galdetu zuen Sebastianek zorrotz.

- Arraioa!- esan zuen Matthiasek -. Zoratu egin al zara? Opil bat jatera noa - eskua sakelean sartu eta berehala murtxikatzen hasi zen -.

- Eskola konplementariokoek Wawerka aukeratuko dute; eta nik esku bat nahikoa dut hori zerraldo lurrera botatzeko.

- Ondo dago - esan zuen Martinek -. Horrela egingo dugu.

- Sebastian, zoaz orubera, gu ere berehalaxe gara han.